Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/125

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


KAP. XXII.


2 Ezteién konparazionea. 9 Jentilen bokazionea. 11 Ezteietako arropá. 17 Tributak nori emaiteko. 23 Resurrekzioneaz Krist interrogatzen. 32 Jainkoa, bizién Jainko. 36 Legeko manamendu handia. 37 Jainkoaganatko eta hurkoaganatko amorioa. 41 Jesusek Fariseuak Kristez interrogatzen.


1 Orduan Jesus ihardesten zuela, berriz minza zekién konparazionez, zioela:

2 Konparatu da zeruetako resumá, bere semearen ezteiak egin zituen rege batekin.

3 Eta igor zitzan bere zerbitzariak ezteietara gomitatuén deitzera, baina etziraden ethorri nahi izan.

4 Berriz igor zezan berze zerbitzaririk, zioela: Errezue gomitatuei “Huná, aprestatu dut neure barazkaria, ene zezenak eta harakei gizenduak harakeitatu dirade, eta guzia prest da; zatozte ezteietara.”

5 Baina hek konturik egin gabe joan zitezen, bata bere bordarat, eta berzea bere merkhatalgoarát.

6 Eta berzék hatzamanik haren zerbitzariak injuria eta hil zitzaten.

7 Eta rege enzunik hori aserré zedin. Eta igorririk bere jendarmesak, desegin zitzan gizerhaile hek, eta haien hiria erra zezan.

8 Orduan dioste bere zerbitzariei: Ezteiak prest badirade, baina gomitatu ziradenak,