«Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/118»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: dute hiltzera. 19 Eta hura dute libraturen Jentilei, eskarnia, eta azota, eta kruzifika dezatenzat; baina hereneko egunean resuszitaturen da. 20 Orduan ethor zedin haren...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 15:23, 5 otsaila 2019 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


dute hiltzera.

19 Eta hura dute libraturen Jentilei, eskarnia, eta azota, eta kruzifika dezatenzat; baina hereneko egunean resuszitaturen da.

20 Orduan ethor zedin harengana Zebedeoren semen amá bere semekin, gurtzen, eta zerbait eskatzen zaiola.

21 Eta hark erran ziezón: Zer nahi dun? Diotsó: Ordena ezak jar ditezen ene bi seme hauk, bata hire eskuinean, eta berzea ezkerrean, hire resumán.

22 Eta ihardesten zuela Jesusek erran zezan: Eztakizue zeren eskez zaudeten. Edan ahal dirozue nik edateko dudan kopa? Eta batheia ahal zaitezkete ni batheiaturen naizen baptismoaz? Diotsote: Bai.

23 Orduan dioste: Ene kopá edanen baduzue, eta ni batheiaturen naizén baptismoaz batheiaturen bazarete. Baina ene eskuinean edo ezkerrean jartea, ezta ene emaiteko, baina emanen zaie ene Aitaz aphaindurik dauenei.

24 Eta hura enzunik berze hamarrak bekhaitz zitezen bi anaiéz.

25 Jesusek bada hek beregana deithurik, dio: Badakizue ezen nazionetako prinziék seiñoriatzen dutela haien gainean, eta handiék autoritatez usatzen dutela haién gainean.

26 Ordea ezta hala izanen zuen artean. Baina nor ere handi nahi izanen baita zuen artean, biz zuen muthil;

27 eta nor ere nahi izanen baita zuen artean