«Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/98»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 1 Orduan ethorten dirade Jesusgana Jerusalemetar Skriba eta Fariseu batzu, dioitela: 2 Zergatik hire diszipuluék iragaiten dute aitzinekoen ordenanza? Ezen eztitie ikhu...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 15:00, 5 otsaila 2019 data duena
1 Orduan ethorten dirade Jesusgana Jerusalemetar Skriba eta Fariseu batzu, dioitela:
2 Zergatik hire diszipuluék iragaiten dute aitzinekoen ordenanza? Ezen eztitie ikhutzen bere eskuak ogia jaten dutenean.
3 Eta hark ihardesten zuela erran ziezén: Eta zuek zergatik iragaiten duzue Jainkoaren manamendua zuen ordenanzaz?
4 Ezen Jainkoak manatu ukhan du, dioela: Ohora itzak eure aita eta ama. Eta Aita edo ama maradikaturen duena, herioz hil bedi.
5 Baina zuek diozue: Nork ere erranen baitrauka aitari edo amari, Eneganik den dono guzia probetxaturen zaik. Ohora ezpadeza ere bere aita edo bere ama hogengabe date.
6 Eta ezdeustu ukhan duzue Jainkoaren manamendua zuen ordenanzáz.
7 Hipokriták, ungi profetizatu ukhan du zuezaz Esaiasek, dioela:
8 Populu haur ahoz hurbiltzen zait, eta ezpainéz ohoratzen nau, baina hauén bihotza urrun da eneganik.
9 Baina alferretan ohoratzen naute, irakasten dituztela doktrinatzát gizonén manamenduak.
10 Eta populua beregana deithurik erran ziezén: Enzun ezazue eta adi ezazue.