«Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/39»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 11 Sekretuki behar dizit harekila minzatu, ordu hartan jagoitikoz etsai ezpa baketu; niri unsa ezpadagit, behar dizit pintatu; ene buruia ziaidazu harendako abast...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 08:38, 28 abendua 2018 data duena
11 Sekretuki behar dizit harekila minzatu,
ordu hartan jagoitikoz etsai ezpa baketu;
niri unsa ezpadagit, behar dizit pintatu;
ene buruia ziaidazu harendako abastu.
15 Amoria, nor izan da gure bion artian?
Muthaturik bazabiltza ia aspaldi handian,
nik zugana, dakidala, faltatu eztut bizian;
biok behin sekretuki nonbait minza gitian.
19 Ehon ere eztakusat nihaur bezain erhorik:
nik norgatik pena baitut, hark ene eztu axolik;
zuhur baninz, baninzande ni ere hura gaberik,
alabana ezin utzi behin ere gogotik.
23 Jende honak, bihotza daut bethi ere nigarrez,
neure amore xotiltua galdu dudan beldurrez;
gaoaz lorik ezin daidit haren gogoanbeharrez;
gogoanbehar handi dizit bethe nuien adarrez.
27 Jangoikoa, edetazu amoria gogotik
eta haren irudia ene begietarik.
Hark nigana eztaduka unsa leialdaterik,
ni ere elikaturen niz orai hura gaberik;
saroia da lohitu eta eztut haren beharrik;
nahi badut, ukhenen dut orai ere berririk.
VlII.- POTAREN GALDATZIA