«Orrialde:Chourio 1760.djvu/123»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Beldurrez zure jujamenduan kondemna nadiñ zeren enzun dudan zure hitza, eta ez begiratu; ezagutu, eta ez maitatu; sinhetsi, eta ez konplitu. Mintza zaite beraz, jaun...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 15:34, 3 azaroa 2021 data duena
Beldurrez zure jujamenduan kondemna nadiñ zeren enzun dudan zure hitza, eta ez begiratu; ezagutu, eta ez maitatu; sinhetsi, eta ez konplitu. Mintza zaite beraz, jauna ezen zure zerbitzariak aditzen zaitu, eta zuk ditutzu bizitze eternalaren hitzak.
Mintza zakizkit ene arimaren konsolazionekotz; mintza zakizkit ene biziaren onera ganbiatzekotz: fiñean mintza zakizkit zure izen sainduaren ohore loria, eta laudorio eternalekotz.
III. KAPITULUA
Jainkoaren hitzak humiltasunekiñ entzun behar direla, eta hanitzek eztituztela hek aski pisatzen.
1. Ene semea adi zatzu ene hitzak hitz eztitasunez betherikakoak, ziñek ixitzen baitute infinituki munduko zuhurren jakintasun guzia.
Ene hitzak espiritu eta bizitze dire, eta eztute sensu humanoaren arabera neurthuak izan behar.
Etzazula hetan bilha konplazenzia bano bat: baiñan entzun zatzu ixiltasun handi batean, eta har zatzu berotasun eta zelo hañitzekiñ.