«Orrialde:Chourio 1760.djvu/122»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: bakharrik hek gabe perfeki argi nazazuke, eta hek zu gabe eziñ dagikete deus. 2. Egia da, hitzak adiaraz detzakete; baiñan ezin eman dezakete, espiritua eta grazia....)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 15:33, 3 azaroa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


bakharrik hek gabe perfeki argi nazazuke, eta hek zu gabe eziñ dagikete deus.

2. Egia da, hitzak adiaraz detzakete; baiñan ezin eman dezakete, espiritua eta grazia.

Ungi minzo dire: ordean zu gabe bihotza eziñ uki dezakete.

Hek ematen dute letraren axala; baiñan zuk agertzen duzu eta adiarazten sensua.

Hek predikatzen tuzte misterioak, baiñan hekin ezagutza zuk ematen duzu.

Hek adiarazten darozkigute zure manuak; baiñan eziñ konpli detzakegu zure lagunza gabe.

Hek irakasten darokute bidea: ordean zuk ematen han ibiltzeko indarra.

Hek ematen tuzte kanpoko argiak; baiñan zuk argitzen tutzu barnetik gure espirituak, eta bihotzak.

Hek kanpotik ihinstatzen dute arbola; ordean zuk erakhartzen diotzotzu fruituak.

Fiñean bere bozaren oihua adiarazten dute, baiñan zuk idekitzen bihotzeko beharriak.

3. Ez bekit beraz niri Moise mintza; baiñan zu minza zakizkit, ene Jainkoa, zeiña baitzare egia eternala.

Hill ez nadintzat, eta agor, eta fruitu gabe egon ez nadintzat; ezen hori gerthatuko zait kanpotik xoillki banaiz abisatua; eta ez barnetik ukitua eta sustatua.