Beraz gauza guziei ukho egiozute jaunaren gogarako, eta haren zerbitzari leial izan zaitezenzat, eta egiazko dohatsutasuna ardiets dezazuntzat.
II. KAPITULUA
Arimak Jainkoari galde egiten dio arren minza dakion bihotzerat.
1. Minza zaite jauna ezen zure zerbitzariak adituko zaitu, ni naiz zure zerbitzaria indazu argia ezagut dezadan zer manatzen darotazun.
Susta zazu ene bihotza eta gai egizu zure ahoko hitzen entzuteko, eta isur beitez hitz saindu hek ihintza bezala ene bihotzera.
Lehenago israeldarrek erraten zioten Moiseri: minza zakizkigu zu zerorri, eta adituko zaitugu; baiñan ez bekigu Jainkoa minza, hill ez gaitezentzat.
Eztarotzut nik hori galdegiten, o ene Jainkoa; aitzitik atrebitzen naiz humiltasunekiñ, eta debiozionerekiñ zuri erraterat Samuel profetak bezala: minza zaite jauna ezen zure zerbitzariak entzuten zaitu.
Ez bekit mintza Moise, ez bertze profetarik, baiñan zu minza zakizkit, o ene jauna eta ene Jainkoa: zu zeiñak inspiratzen, eta argitzen baititutzu profetak; ezen zuk