«Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/15»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Hamar manamenduiak 214 Ador'ezak Jangoiko bat, onhets oroz gainetik; haren izena ez jura kausa gabe banoki; igandiak eta bestak sanktifika debotki; aita eta ama o...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 12:36, 27 abendua 2018 data duena
Hamar manamenduiak
214 Ador'ezak Jangoiko bat, onhets oroz gainetik;
haren izena ez jura kausa gabe banoki;
igandiak eta bestak sanktifika debotki;
aita eta ama ohora itzak, bizi izan luzeki;
ehor erho eztazala ezetare gaitzetsi;
nork beria baiezila emazterik ez hunki;
berzerena eztazala ebatsi ez eduki;
fama gaitzik eztemala lagunari falsuki;
berzen emazte alabak ez desira gaixtoki,
ezetare unhasuna, lekot bedi justoki.
224 Manamenduiak hoiek dira, Jangoikuak emanik;
hok begira ditzagula, salba giten hegatik.
Judizio jenerala
226 Judizio jeneralaz nola orhit eztira,
bekhatutan bizi dira bethi bere aisira;
egun hartan gal ezkiten, aitzinetik begira,
han orduian eztukegu ehork ere aizina;
harzaz unsa orhitzia zuhurtzia handi da.
231 Arma! Arma! Mundu oro judizio handira!
Zeru eta lur ororen kreadore handia
munduiaren jujatzera rigoroski heldu da;
nola gauden aphaindurik batbederak begira.
235 Manamendu igorten du mundu guzietarik
jende oro bat dakion Josafaten bildurik;
ehon ere ehor ere eskapatu gaberik