«Orrialde:Maister 1757.djvu/384»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''II. KAPITÜLIA''' Jinkuak gizonari, Sakramentü huntan, huntarzün, eta karitate handi bat erakusten diala. Dizipüliaren botza. IV 2, 1. Zure huntarzün, eta mi...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 14:04, 20 uztaila 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


II. KAPITÜLIA


Jinkuak gizonari, Sakramentü huntan, huntarzün, eta karitate handi bat erakusten diala.


Dizipüliaren botza.


IV 2, 1. Zure huntarzün, eta miserikordia handian fidatzen nizalarik, Jauna, hüllantzen nüzü eririk, sendozaliaganat, goserik, eta egarririk, bizitziaren üthürbürialat, menguatürik, zelüko erregiaganat, zerbütxari bat bezala, bürzagiaganat, kreatüra bezala kreazaliaganat, eta eskerniatü bat bezala, konsolazale hunaganat.

Bena nuntik düt, huntarzün handi haur, zü eneganat jin zitian, nur niz ni, zihauren eni emaiteko?

Nula bentüratzen da bekhatoria, zure aitzinian agertzera? Eta zük, nulaz düzü huntarzüna, bekhatoriaganat jitekua?

Ezagützen düzü zure zerbütxaria, eta badakizü deus hunik bere beithan eztiala, zük hari adixkidegua horren emaiteko.