«Orrialde:Maister 1757.djvu/375»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ere ezpeitira ez thenpora batetan erran, ez lekhü batetan izkiribatü izan. Zeren diren arren zuriak, eta egiak ere bai, oro unhetsi behar zitit boztarioreki, eta fede o...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 13:55, 20 uztaila 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


ere ezpeitira ez thenpora batetan erran, ez lekhü batetan izkiribatü izan.

Zeren diren arren zuriak, eta egiak ere bai, oro unhetsi behar zitit boztarioreki, eta fede oso bateki.

Zuriak dütüzü, eta zük erran dütüzü, bena eniak ere dütüzü, zeren ene salbamentiagatik, ezagüt erazi beitütüzü.

Gogo hunez, zure ahotik unhesten zitit, amurekatik barna beno barnago ene bihotzian sar ditian.

Hañ debozione handitako hitzek, eztitarzünez, eta amurioz betherik daudianek, korajatzen nizie; bena lotsatzen ere bai nihauren bekhatiek; eta ene kontzentzia theiak hañ misterio handien errezebitzetik gibeltzen nizü.

Zure hitzen eztitarzünak airatzen nizü, ene biziuen hanixtarzünak aldiz, phezützen.


IV 1, 2. Manü emaiten deitazü, zureganat konfidantxareki hüllant nadin, zütan pharterik ükhen nahi badüt: eta errezebi dezadan hiltzetik begiratüren naian hazkürria, bizitze, eta gloria eternalaren jardiestia desiratzen balin badüt.

Ziauste, diozü, eneganat triballiaren, eta kargaren pian ziradeienak oro, eta nik errekeitatüren zütiet.