Orri hau berrikusi gabe dago
Jesü Kristen Imitazioniaren laurgerren libria.
Althareko Sakramentü Saintiaz.
Komünione saintialako aholkü debot bat.
Jesüsen botza.
Ziauste eneganat triballiaren, eta kargaren pian ziradeienak oro: eta nik errekeitatüren zütiet, dio Jaunak.
Nik emanen düdan ogia mündiaren bizigarri, ene aragia da.
Har ezazie, eta jan ezazie, haur da ene khorpitza zuñ ziegatik libratü izanen beita, egizie haur ene ohartzepenetan.
Nurk ere ene aragia jaten beitü, eta ene odola edaten, ni hartan nago, eta hura nitan.
Nik erran deitziedan hitzak, ezpiritü, eta bizitze dira.
I. KAPITÜLIA.
Zunbat aphalmentüreki, Jesü-Kristek errezebitü izan behar dian.
Dizipüliaren botza
IV 1, 1. Hoiek dütüzü zure hitzak, Jesüs egia eternala, zunbat