«Orrialde:Lopez 1782.djvu/352»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ordian Jaunaren primeziaren bortha idekia izanen zeela; heriuak behar gitizi, beraz, haren gozamenian ezarri; eta hartakotz Zuhurrak erraiten dizi: justuak heriuan esparan...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 08:03, 14 uztaila 2021 data duena
<351>
ordian Jaunaren primeziaren bortha idekia izanen zeela; heriuak behar gitizi, beraz, haren gozamenian ezarri; eta hartakotz Zuhurrak erraiten dizi: justuak heriuan esparanza diela, zeren heriuak egiaski idekiten baiterako Zelian sartzeko bidia, zoin Zeluk egiten baitzien Dabiten mundu huntako deztarruko denbora orotan haren konsolu guzia. Seint Augustinek ezplikatzen thielarik Dabiten erran hok: beti ibiltera intseatuko nuzu bide xahu bathian, eta kantatuko dizit: Jauna, noiz jinen zira enegana, erraiten dizi: Jauna, ene xede edo intenzionia oro izanen duzu, bizi nizano bekathiaren thona edo thaketarik neure begiratzeko; arrangura hori beti begien aitzinian ukenen dizit eta beti kantatuko: Jauna, noiz akabiko da ene deztarria? Noiz jinen zauzkit xerka? Noiz jinen niz zureganat? Eta noiz agertuko niz Jinkoaren aitzinera? Ala baitu orenak jithia luzatzen! Ala bainiz kontent izanen, erranen deraatenian hurran dela! Allegeratuko nuzu erran deraaten bezain fite Jaunaren etxerat joanen girela, eta labur, o Jerusalem, edo o Zelia, zure bortetan giratekeela. Bai, Jauna, iduri ziaazu oraidanik Zelian nizala eta han nizala Aingurien eta Seindien konpañan, zure presenzia dibinuaren gozatzen eta eternalki zure benedikatzen.