<350>
ikusten dienian plaza edo grado ohoresko eta prootxoz bathian; orobat Seindu handi horrek desiratzen zizin bere Nausi maithiaren ikustia berharen amorekatik izaiten ahal den gloriarik gorenian, han ikusthia desiratzen haren plazerraz plazer hartzeko bere urositate propiari sogin gabe, eta dudarik gabe hori duzu amoriosko aktetan den perfeitena eta nehork egin dezakeen gorena.
Erraitetik heldu giren bezala gauzer sogiten badugu, heriuaren orhitxapena etziaguzu karats edo phenoz izanen, bena plazer, boztalenzia emanen diraguzu. Untsa goguan har zazu zeren ziren beldur edo zerk derauzun phena; orhit zite egun laburren barnian Zelian ziratekeela eta han gozatuko duzula huntarzun egundano begiek ikusi, beharriek intzun eta gizonak endelgatu dien beno anitzez handiagua; goguaketa horrek zure beldurrak oro kanbiatuko tizi plazer eta eztitarzunetara. Nola izan ahal daiteke nehor eztadin allegera bere deztarrutik jalgitziaz eta bere phenen akabatziaz? Zer ere xedetako izan baitate kreathia, hara heltziaz? Bere primeziaren eta primezietan den baliosenaren eta ohoreskuenaren gozamenian sartziaz?
Bizkitarthian primezia hura etziroguzu jardirets hil gabe. Dabitek erraiten dizi Jinkoak bere maiter lua igorri dereenian,