«Orrialde:Lopez 1782.djvu/330»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Augustinek net untsa ihardezten dizi. Ziozu eztakigula guk egin gei duguna gure hunetan denez; hartakotz, gure delibero orotan osoki Jinkoaren borondatera egon behar diizi...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 09:23, 13 uztaila 2021 data duena
<329>
Augustinek net untsa ihardezten dizi. Ziozu eztakigula guk egin gei duguna gure hunetan denez; hartakotz, gure delibero orotan osoki Jinkoaren borondatera egon behar diizi eta gero, delibero hurak kunplitzen baitugu dezkantsu bat hartu, ez zeren egin dugun nahi gindiena, bena zeren egin dugun Jinkoak plazer ziena eta aldiz, ezpaitugu konplitzen gure deliberuak, eztiizi behar inkietatu eta arimaren bakia galdu, ezi juztuago duzu guk Jinkoaren borondathia segi dezagun, ezi ez Jinko Jaunak guria. Azkenekotz —ziozu Elizako Aita handi horrek— nehor ere eztuzu bere obretan xuxenago juaiten denik, ezi ez baita ekarriago dena Jinkoaren boteriak egitetik baratzen dienaren ez egitera, ezi ez bera untsa uzthiak eta guzthiak nahi lukenaren.
Aita Abilak jaun Aphez eri bati iskiribatzen zerakolarik, erran zirakozun: eztezazula goguan erabil zer egin zindiroen osagarritan bazina, bena goguan har zazu zunbat plazer eginen duzun Jinkoari zure eritarzuna gogotik hartzen baduzu; ezi nik uzte dudan bezala, Jinkoaren borontathia xoilki xerkatzen baduzu, zer zauzu ala eri, ala oso izan ziten, Jinkoaren borondate —zure xede guzia egiten dien hura— bardin konplitzen denaz geroz igorten derauzun eritarzunian eta osagarrian?