«Orrialde:Lopez 1782.djvu/303»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ere Jinkoaren borondatera finkienik egonen baita, hura dudarik gabe perfeitena dukezu; bestalde segur duzu deuz ere eztela Jinkoaren borondathia beno hobiagorik. Halaz, zu...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 08:37, 13 uztaila 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<302>

ere Jinkoaren borondatera finkienik egonen baita, hura dudarik gabe perfeitena dukezu; bestalde segur duzu deuz ere eztela Jinkoaren borondathia beno hobiagorik. Halaz, zunbatenaz ere nehor Jinkoaren borondatera egonen baita, hanbatenaz perfeitago dukezu. Aboro orano, segur duzu deuz ere eztela Jinkoaren borondathia beno gauza hoberik, ez perfeitagorik eta halaz, nehoren perfekzioniaren handitarzuna Jinkoaren borondathiaren egithiaren arabera diagozu, Filosofo batek erraiten zien bezala: Jinkoa bada gauza oratan den perfeitena, hura iduriago dena perfeitenik dukezu.

Bigerren prinzipiua duzu mundian heltzen diren gauzak oro Jinkoaren manuz eta borondatez heltzen direla, eta horrek bekathia salbu endelgatu behar dizi, zoin Jinkoak neholare ezpaitiro ez egin, ez mana, eta nola suiak ezpaitiro hotza ekar edo eman, ez karroiñak bero, ez ilhunpiak argi, guthiago orano Jinkoaren huntarzun muga gabiak maitha zirozu bekathia edo hura mana. Habakuk Profetak erraiten dizi: Jauna, zure begiak xahu tuzu, gaizkia eztirozu ikuz eta inikitathiari sorik eztirozu egin. Nehork norbait hazthio dienian erraiten den bezala sorik eztezakoola egin, Profetak erraiten dizi Jinkoak eztiroela sogin inikitathiari, erakazteko Jinkoak zoiñen hazthio dien