Orrialde:Lopez 1782.djvu/302

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<301>

beti egon zuzun obedienzia oso bathian bere Aitaren borondatera, eta hara zertako berheala erran zien: egin bedi, ez nik nahi dudan bezala, bena zuk plazer duzun bezala.

Pundu huntzaz behar bezala eta untsa minzatzeko bi fundamen edo prinzipio ezagutu behar tiizi, zoiñek gidatu behar baikituste artikulu huntan orotan: lehena, gure bertuthian aitzinatzia eta gure perfekzionia dagela Jinkoaren borondatera egoithian. Zunbatenaz ere hobekienik egonen baikira Jinkoaren borondatera, hanbatenaz ere perfeitago izanen girela endelgatzeko ihi den gauza duzu hori, zeren gure perfekzionia baitago Jinkoaren amoriuan. Zunbatenaz ere nehork aboro maithatuko baitu Jinkoa, hanbatenaz perfeitago dukezu. Ebanjeliuak, Joandene Pauleren Letrek eta Liburu Seindiek dotrina hori klarki erakasten dizie. Jinkoaren amoriua orotan den handiena eta lehen manamendia duzu; Jinkoaren amoriua beste perfekzione guzien koropilua eta oroz gañetikua; eta nola Jinkoaren maithatzia bertuthe orotan den perfeitena baita, halaber, amorio hartan den gauzarik preziathiena Jinkoaren borondatera osoki egoithia duzu, eta Jinkoak plazer thien gauza guzien nahi ukeithia. Seint Jeromak ziozu adiskidetarzuna eztela ez egiasko, ez azkar, adiskidiak nahi diena nahi dienian bezik, eta nahi esthiena, nahi ezthienian bezik; holaz, nor