«Orrialde:Lopez 1782.djvu/293»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: izan behar, nun erorarazi gitzan desesparazionera, bena dolu hark barkamendiaren ezparanzaz lagundia eta jasana izan behar baitu, zunbait aldis Jinkoaren miserikordiari so...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 08:30, 12 uztaila 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<292>

izan behar, nun erorarazi gitzan desesparazionera, bena dolu hark barkamendiaren ezparanzaz lagundia eta jasana izan behar baitu, zunbait aldis Jinkoaren miserikordiari so eginez eta gure bista bekathietarik urrunduz, beldurrez Joandene Paulek erraiten diena: hala bekatutan idireiten dena sobera trista dadin. Orobat ziozie bizi ispiritualaren Nausiek, eztugula egon behar gure flakezier eta bekathier beha, beldurrez bihotza eta Jinkoa beitako fidainxa falta dakigun; bena untsa gure buriak ezagutu onduan, ikusi onduan deuz ere eztela gutan fidainxa eman dezakeunik eta erortetik beira gitzakeenik, eta hala untsa ikasi onduan edo sinhetsi onduan eztugula gure burier edo indarrer fidatu behar, gure begiak behar tiizi berheala Jinkoaren huntarzunerat egotzi. Hala eginez eztiizi bihotza galduren, bena aboro ukenen. Zerk ere bihotzak galaraziten baiterauskigu gure burier edo flakezier sogiten dugunian, gauza hek berek azkartuko gitizie Jinkoaganat altxatzen tugunian; ezi zunbatenaz ere hobeki ezagutuko baitugu gure flakezia eta zoiñen guti fidatu behar dugun gure burier, hanbatenaz azkarthiagorik idirenen tiizi Jinkoari hersatzen girenian eta hura beitan gure esparanza ezarten dugunian.

Bena Seindiek heben untsa gogua eman