<291>
xerkatzen badugu zoiñenbeste huts eta ezkasdura egiten dugun, Profeta ber haren erran hoen arabera: oro egin izan gira jende satsu batzu bezala eta gure obra hunak oro, oihal odol andeatu batez satsuthiak bezala dira.
ZAZPIGERREN KAPITULIA [II/3/8]
Nola behar tugun gure buriak ezagutu bihotzak eta fidainxa galdu gabe
Gure beitariko esperienziaz edo poroanzaz, hain untsa ezagutzen diizi zunbat handi den gure miseria eta zunbat anitz diren beti umil izaiteko ditugun arrazoiñak, nun iduri bailuke bihotz emaile beharrago gindukeela gure eztakuriek eta ezkasdurek eman behar leraukeuten beldurraren kontre, ezi ez etsortazale heen gañan goguaketatzera. Egia hori hain segurra duzu, nun bizitze ispiritualaren Nausiek erakasten baiteraute, noiz eta ere gure miserien eta flakezien barnatik ezagutzen ari girenian, eztugula han baratu behar beldurrez bihotzak galdurik desespara giten, bena aitzinago joan behar dugula eta Jinkoaren huntarzunari soin gure fidainxa guziaren hartan ezarteko. Hala nola gure bekathien gañan uken behar dugun doliak ezpaitu hain handi