<293>
behar den gauza bat erraiten dizie, eta ziozie behar dela —erraitetik jiten giren bezala— gure miserietan eta flakezietan gañan sobera eta luzatxe egon gabe, Jinkoaren miserikordiaz eta huntarzunaz orhitu, hartan gure fidainxa guziaren ezarteko. Orobat ere Jinkoaren miserikordiaren orhitxapenak eman deragun esparanzak eztirauskigutzu behar ahatzarazi gure ezdeuztarzuna eta flakeziak; ezi Jinkoaren huntarzunari xoilki beha egoiten bagira eta ahaztera uzten badugu zer giren, beldur uken behar diizi presumizionian eta urgulian eror giten, eta hantik jin giten gure flakeziek eman behar derauten mezfidainxaren galtzera, eta hara zerk anitz itsuski erorarazi thien. Zunbait persona debot, zoiñek bere otoitza gartsietan Zelurano altxatu behar zutela iduri baitzuten, eztitu fidainxa faltsu eta urgulutsu horrek bekatura erorarazi? Zunbat Seindu, eta Seindu handirik, eztira erori bekatoroz zirela ahaztera utzi zutelakotz, eta Jinkoak egiten zeresten fabori edo graziez bere beithan fidainxa urgulutsu batetan sarthuz, heendako aboro lanjerrik izan ezpalis bezala? Eta hara zerk erain dereen erori ahalkaitzunik.
Seint Basiliok uzte dizi Dabid Errege erori izan zela adulteriuala eta gizon baten hiltzera, zeren Jinkoak ein zeraskon faboriez eta hungiez sobera bere