«Orrialde:Maister 1757.djvu/252»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta aize beltzari, eztezala aizerik egin, eta izanen düzü phausü handi bat. III 23, 5. Igorrazü zure egiaren argia, amurekatik lürra argi dezan, zeren ezpeiniz lür...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 09:06, 7 uztaila 2021 data duena
eta aize beltzari, eztezala aizerik egin, eta izanen düzü phausü handi bat.
III 23, 5. Igorrazü zure egiaren argia, amurekatik lürra argi dezan, zeren ezpeiniz lür hüts, deusen hun ezten bat baizik, zük argi nezazün artio.
Jaits erazi ezazü gañetik zure grazia, zelüko ihitzaz busta ezazü ene bihotza, ixur itzazü debozioniaren hurak, lür gañaren trenpatzeko, eta hari frütü ezin hoberik erakharteko.
Goiti ezadazü ezpiritü, bekhatien pheziak, aphal erazi deitadan haur, eta ene desira oro zelüko gaizetan egon erazi zadazü; amurekatik zelüko izatiaren eztitarzüna gozatüz geroz, ahalke nadin lürreko gaizetzaz phensamentürik ükheitiaz.
Altxa nazazü, eta solta kreatüra ororen ezin irañen dian konsolazionetik: zeren ezpeita gaiza kreatü izan denik batere, ene arima osoki phausa erazi, eta konsola diruanik.
Jünta nazazü zuri, amuriuaren ezin soltatzen den oropiluaz: zü zihaur aski zirenen gañen, maite zütianaren, eta zü gabe, beste gaizek orok deus ere balio eztienian.