«Orrialde:Maister 1757.djvu/234»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Bena ala diren txipi, ala diren handi, iseia zite ororen pazientki igurstera. III 19, 2. Zunbatenaz hobeki hen igurstera adelatzen beitzira; hanbatenaz zühürkiago gobe...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 13:23, 6 uztaila 2021 data duena
Bena ala diren txipi, ala diren handi, iseia zite ororen pazientki igurstera.
III 19, 2. Zunbatenaz hobeki hen igurstera adelatzen beitzira; hanbatenaz zühürkiago gobernatzen zira, eta haboro merexitzen düzü, arhinzkiago ere phenak egariren dütüzü, kostümatzen zirelarik hen korajuski hartzera.
Eztezazüla erran: eztitzakezüt hoiek holako gizon bateganik unhets, eta holako gaizarik nik eztit behar soferitü, ezi damü handi bat egin ditazü, eta jagoiti phensamentiala jin etzaiztan gaizak müthürrian eman diztadazü: beste bateganik aldiz, gogo hunez, soferitzeko direla üdüri zaizkedanak.
Arrazugabe da phensamentü hori, zuñek ezpeitü goguarik emaiten pazentziaren berthütiari, ez nurganik phakia ükhenen dian: bai aldiz, bere beithan lehenago ikhusten, zuñ diren goitzarren hartiak, eta egiliak.
III 19, 3. Soferitü nahi eztianak berauri üdüri zaion bezanbat, eta plazer dianaganik baizik, eztü egiazko pazentzia.
Bena egiazki pazient denak, eztü goguarik emaiten, ala bere gehienak, ala bere bardiank, ala bera beno aphalaguak,