Orrialde:Maister 1757.djvu/235

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ala gizon saintü batek, ala gaizkiala eman batek, soferi erazitzen deion.

Bena bardinzki Jinkuaren eskütik esker handireki hartzen dü, zerbait gaitz heltzen zaionian, zunbat nahi beita handi den, nurganik-nahi beita, eta zunbatnahi beita ardüra, jin dakion, eta oro uste dü irabazi handi bat dela harentako.

Zeren eta deus ere Jinkuaren eretzian, zunbatnahi beita txipi den, haren amurekatik ihurk soferitü dianian, mereximentügabe ezin izaten beita.


III 19, 4. Izan zite arren zoñhü gabe güdükalako prest, bitoria nahi badüzü eraman.

Debadio gabe ezin jardiesten düzü pazentziaren khorua.

Nahi ezapadüzü soferitü, etzira nahi izan khoruatü.

Khoruatü aldiz izatia desiratzen badüzü, gerla egizü bihoztoiki, soferi ezazü pazientki.

Ezta ihur triballü gabe phausiala heltzen, ez etare güdüka gabe bitoria ihurk jardiesten.

Natüralki ezin egiten dela üdüritzen zaitan gaiza, gertha bekit, Jauna, ehi, zure graziaren moianez.