«Orrialde:Maister 1757.djvu/136»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: II 3, 3. Badirade zunbait jente bere beithan bakia begiratzen beitie, eta bestekilan ere bakez bizitzen beitira. Beste zunbait aldiz, berek ezpeitie bakerik eta bestiak...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 08:29, 24 ekaina 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


II 3, 3. Badirade zunbait jente bere beithan bakia begiratzen beitie, eta bestekilan ere bakez bizitzen beitira.

Beste zunbait aldiz, berek ezpeitie bakerik eta bestiak ezpeitütie bakian üzten, hurak besten greugarri dira; bena beretako greugarriago bethi.

Beste zunbait ere badira, zuñ bere beithan bakian beitaude, eta bestiak bakiala erakhartera iseiatzen beitira.

Eta haregatik, gure bakiak orok behar dü, bizitze triste huntan, ezarri lehenago, ümilki soferitzian, ezi ez gük nahi eztütügün gaizen ez senditzian.

Zuñek ere beitaki hobeki soferitzen, hark ükhenen dü bake handiago bat. Hura da bere büriaren garhaitzale, mündiaren bürzagi, Jesü Kristen adixkide, eta zelüko primü.


IV. KAPITÜLIA.


Bihotzaren xahütarzünaz eta intenzioniaren sinpletarzünaz


II 4, 1. Bi hegalez gizona lürreko gaizetarik goititzen da, erran nahi beita xahütarzünaz, eta sinpletarzünaz.