Orrialde:Maister 1757.djvu/135

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Zihaurentako arren lehenik ükhen ezazü untsalako inbeia hori, eta gero zure protsimo lagüniala ere heda ahal dirokezü jüstoki.


II 3, 2. Untsa badakizü zure egitaten estaltzen, eta her üdüripen hun emaiten, eta besteren estalgüniak eztütüzü nahi hartü.

Jüstuago lükezü, zihaurk zure büria salha zenezan, eta zure anaiaren estalgüniak har zintzan.

Nahi badüzü bestek egar zitzen, zük ere hurak egar itzazü.

Ikusazü, zuñen hürrün ziren orano egiazko karitatetik, eta ümilitatetik, zuñek bere büriaren kuntre baizik ezpeitaki khexatzen.

Ezta gaiza handi bat, jente huneki eta eztieki, bakiaren ükheitia; ezi natüralki hori mündü ororen gogara da: eta batbederak gogo hunek bakia eta amuriua etxekiten dü, bere sendimentüko diren jentekilan.

Bena jente gogorreki, eta gaixtueki deusen ere axol eztieneki, eta gure kontre direneki bakian bizitzia da grazia handi bat, eta gizon berthütus eta korajus bati untsa daukon egitate laidable bat.