«Orrialde:Maister 1757.djvu/108»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: jalki ziratekianian, hek egoite eternalian batzarre hun bat egin dizazien. I 23, 9. Bidejant bat, eta arrotz bat bezala lürren gañen zure büria etxeki ezazü, eta mü...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 07:55, 24 ekaina 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


jalki ziratekianian, hek egoite eternalian batzarre hun bat egin dizazien.


I 23, 9. Bidejant bat, eta arrotz bat bezala lürren gañen zure büria etxeki ezazü, eta mündüko egitekuetan axolik ükhen eztian bat bezala.

Begira ezazü zure bihotza, arrankürarik gabe, Jinkuaganat goititürik; zeren ezpeitüzü egoite bethi iraiten dian bat.

Harat zure othoitziak, eta egün oroz egiten dütüzün hasperenak eta nigarrak igor itzazü; amurekatik zure arimak, hil unduan, Jinkuaganat dohatsüki garaitia merexi dezan hala biz.


XXIV. KAPITÜLIA


Azken jüjamentiaz eta bekhatoren phenetzaz.


I 24, 1. So egizü, gaiza orotan, zure azkenziari, eta zer gisaz, egonen ziren jüje garratz haren aitzinian, zuñentako ezpeita deus estalirik, zuñ presentez, ezpeita apaisatzen, eta zuñek ezpeitü, gaxotzen direnez, kasürik egiten; bena jüsto dena jüjatüren beitü.