«Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/41»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: IX. AMOREZ ERREKERITZIA 1 — «Benedika fortuna! Ala enkontru hona! orai begietan dizit desiratzen nuiena. 3 Ene maite maitena, egidazu zuzena; joan duzuna ekh...) |
|||
Edukia (transklusioa egiteko): | Edukia (transklusioa egiteko): | ||
42. lerroa: | 42. lerroa: | ||
− | 17 — «Ni enuzu jakinsu; | + | 17 — «Ni enuzu jakinsu; klarki erran ezazu, |
ehork unsa adi zitzan nahi balin baduzu». | ehork unsa adi zitzan nahi balin baduzu». |
Hauxe da oraingo bertsioa, 13:50, 26 maiatza 2021 data duena
IX. AMOREZ ERREKERITZIA
1 — «Benedika fortuna! Ala enkontru hona!
orai begietan dizit desiratzen nuiena.
3 Ene maite maitena, egidazu zuzena;
joan duzuna ekhardazu, ezpa eman ordaina».
5 — «Nik dakidan gauzarik eztadukat zurerik;
lotsaturik jarri nuzu, ezpaitakit zegatik».
7 — «Eztuzula beldurrik, eztukezu perilik,
gure auzian ezta izanen zuhaur bezi jujerik».
9 — «Eztut egin gaizkirik ukheiteko perilik,
ezetare zerengatik behar dudan auzirik».
11 — «Bada, neure maitia, nik diotsut egia:
arrobatu nuzu eta balia bekit neuria».
13 — «Ni enuzu ohoina arrobatzer nizana;
orai, othoi, enadila ogen gabe difama».
15 — «Enetako ohoin zira, ohoin ere handi zira;
nik beharren nuien gauza daramazu zurekila».
17 — «Ni enuzu jakinsu; klarki erran ezazu,
ehork unsa adi zitzan nahi balin baduzu».