«Orrialde:Tartas 1666.djvu/127»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: jalkirik, bere adeskiden, eta askazien ikhustera joaiteko, justiziak refuzatu zian kriminelari galdatu zian ephe, eta espazioa, beldurrez behin larganza balu presontegitik...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 14:56, 29 apirila 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<126>

jalkirik, bere adeskiden, eta askazien ikhustera joaiteko, justiziak refuzatu zian kriminelari galdatu zian ephe, eta espazioa, beldurrez behin larganza balu presontegitik jalgiteko, eladin bihur karzelura, elezan bere hitza eduki, eta justiziaz trufa ladin behin kanpoa, eta libertatia ardiaz baleza: zer egin du bertze adezkidiak, sartzen da karzelian adeskide kondematiaren berme, pakto, eta kondizione eginik, kondemnatia ezpaliz bihurtzen hamabost egunen barnian, hark igaren behar zian pena, eta suplizioa patituko ziala haren lekhutan, pakto horren azpian, bata jalgi da karzeletik, eta bertzia han sarthu haren plazan, zer gertatu da, hitza zen bezala, hamabost egunen barnian kriminela itzuli zen presuntegiala, bere adeskidiaren bere bermegoatik delibratzera, Denis Tiranak ikhusirik bataren amorioa, eta bertziaren leialtatia, eta amiraturik bi adeskide haien korajia, kriminelari, eta kondematiari eman zian bizia, eta biak othoitu, bera heren adeskide bere konpañian rezebi lezaten haien adeskide nahi zela bizi, eta hil.

Nork eztu amiraturen, eta ohoraturen bi paganoren artian amorioa bat hain leialik, eta relijiosik, eta haien alderat, Tiran handi baten kortesia, eta klemenzia handia. Baina neure adeskidia, nork eztu amiratuko, eta adoratuko, Jesus gure jaunak, graziazko legian, guri orori erakhusi dian amorioa, eta adeskidetarzuna, gu oro, natura humanoa oro, personer zagoen, eta kaptibo deabruaren karzelian, zer egin du gure jaunak, gure adeskide handiak, eta leialak, karzelian sarthurik gure plazan, hantik idoki gitu oro, eman orori bizia, eta libertatia,