«Orrialde:Tartas 1666.djvu/120»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: artian kontrario zirelarik, juntatu, josi, eta tinkatu baititu, zoin baitira justizia handi bat miserikordia handi batekila, arkordu eder, eta handi hartzaz, minzatu zen a...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 14:42, 29 apirila 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<119>

artian kontrario zirelarik, juntatu, josi, eta tinkatu baititu, zoin baitira justizia handi bat miserikordia handi batekila, arkordu eder, eta handi hartzaz, minzatu zen aspaldian Dabid Errege Profeta, erran dianian, Misericordia & veritas obuiauerunt sibi iustitia & pax osculatae sunt. Miserikordia, eta egia heldu dira eta renkontru egin dute elgarrekila, justiziak, eta bakila, elgarri pot besarkha egin dute.

Gizonak Jenkoari ezin egiten zian, behar zen peparazionia, zeren nola ofensa baitzen handi eta infinito, eta gizona baita, hersi, flako, pobre, eta finito ezin emaiten zian pagurik, zorra bezain handirik, ezpaitzian nontik eman. Jenkoak ere Jenko bezala ezin egiten zian berak reparazione hura, zeren reparazione egiliak behar du izan apalago, mendriago, behar du izan inferior, eta suiet, nork baitu rezebitzen reparazionia, hari: baina Jenkoa ezin date nehoren ere peko, nehoren muthil, ez baixal, gisa hartan, ez gizonak berak, ez Jenkoak berak satisfakzione behar zena ezin egiten zuen, gizonak Jenkoa gabe, eta Jenkoak gizona bage lan handi hura ezin konplitzen zuten, zer egin du Jenko Eternalak, makhilaren bi buriak, bi bazterrak, batetan bildu, eta juntatu ditu, egin du bere seme Jenkoa gizon, gizona Jenko, birjina baten sabel sakratian, eta Jenko gizon hark egin du mundu orogatik, bere Aita Eternalari satisfakzione bat hain handirik, eta infinitorik, nola baitzen ofensa eta injurioa handi, eta infinito, gizon bezala mendriago zen eta apalago, eziez Jenkoa, Jenko bezala bardin zen eta egoal bere aita Jenkoari; hanbateki pagia