<118>
zian, Ex prefecta iustitia, edo, Ex vigore iustitiae, zialarik rezebitzen reparazione bat, eta satisfakzione bat, hain handirik, eta infinitorik, nola baitzen ofensa handi, eta infinito, hantik joan da egitekoa, bertze moienak kitaturik, ororen garratzena, eta bigorosena hautatu du, zoin baita herioa, eta bere herio propiaz, eta bere odol preziosaren isorziaz, mundia oro salbatu du, egin bere Aitari reparazione bat ofensa bezain handirik, ofensa infinito zen, reparazionia ere infinito izan da, zorra bigoroski pagatu izan da, bata hain handi, nola bertzia, biak bardin, biak egoal.
Reparazione admirable, eta mirakulos hartzaz, gure Jenkoak guri bere amorioa ahal bezain goraki erakhasi du, eta guri manifestatu kanporat bere hirur perfekzione, eta atributo handirik, zoiñ baitira, justizia, miserikordia, eta zuhurtzia, eta zonbat ere, hirur perfekzione handi hek iduri baita, bere artian kontrario direla, eta elgarren artian, elgar ezin egarten dutela, hark elgarrekila redenzione bigoros hontan, juntatu ditu, eta arkordu eder batetan ezarri.
Erakutsi du bere justizia, zeren bere seme propia gugati inkarna erazerik eta gugati hilerazirik, rezebitu baitu gizonaren aldetik satisfakzione infinito bat, nola ofensa baitzen infinito. Erakhutsi du bere miserikordia, eta bere ontarzuna, zeren eman baitu gizonari grazia moiena, eta boteria egiteko bere satisfakzioniaren justoki eta egoalki, deusere zorretik pagatzeko jibelerat utzi bage.
Erakutsi du bere zuhurtzia, zeren lan batetan, eta obra batetan bi bertute, eta bi perfekzione elgarren