Orrialde:Tartas 1666.djvu/118

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<117>

dira haren peko, hura ororen gehien, zelia, eta lurla, Ainguriak, eta gizonak oro haren pian ikharatzen dira, eta hark orori legia egiten du, hargati dio Teolojiak, Deus est Ens à se, Jenkoa da izate bat, eta gauza bat bera beraganik, bere burutik egina; hanbateki Jenko handi hark, zeluko, eta lurreko jaunak, hitz bakoitz batez, Adam eta haren posteritatia oro, plazer ukhen balu, salbatzen ahal zian, erran balu hitza Adami, Adam, grazia miserikordia, egiten drauzut, zure kulpa, eta bekhatia, barkhatia da mundia oro salbatu zen, redenzione, eta erospen sakratu hura konplitu zatekian, baina remedio hura utzi du, guri bere amorioaren hobeki erakusteko.

Sekontian, mundia redemitzen, eta salbatzen ahal zian gure Jenkoak, Ex imperfecta iustitia, per qualemquamque satisfactionem, rezebitzen zialarik gizonaren aldetik bere faltaren punizionetan, eta hari egin zian ogenaren reparazionetan zerbait satisfakzione, ez hain grabe, eta hain handi, nola baitzen ogena eta injurioa, bena apalago, mendriago, eta gutiago satisfakzionia, eta zer ere baitzatekian gehiago egin behar satisfakzione, gehiago hura, Jenkoak gizonari barkhatzen zialarik, gisa hartan, mundia salbatuko zen, Jenkoak gizonari bere faltaren, eta zorraren parte bat pagerazirik, eta zorraren bertze partia, liberalki hari barkhaturik, zorra parte pagatu, parte kitatu, eta Jenkoa, eta gizona biak kontent, eta satisfatu. Baina ezta nahi izan zerbutzatu erremedio hontzaz gure Jenkoa, guri hobeki bere xaritatiaren agertzeko.

Herenian gure Jenkoak mundia salbatzen ahal