<120>
hain handi, nola zorra, Vbi abundauit delictum, super abundauit & gratia, dio Apostoliak, falta, eta kulpa, handi izan da, baina, grazia, eta pagia orano handiago; reparazione hark behar zian bi kondizione, mendretarzuna eta bardintarzuna, biak bazutian, mendretarzuna gizon bezala, jendo bezala bardintarzuna, eta egoalitatia, hala reparazionia izan da hain handi nola ofensa, pagia hain handi, nola zorra, zeren reparazioniaren egilia, baitzen Jesu-Kristo jauna, eta haren akzioniaren bizioa meritia, eta prezioa baitzen handi eta infinito, eta lan handi eta adorable hartan gure Jenkoak kolpu batez erakusiditu bere hirur perfekzione handiak, justizia, miserikordia, eta zuhurtzia.
Neure adiskidia, zure Kapitano jauna hil da zuri biziaren salbatzeko bere hilziaz, eta zuri hobeki bere amoriaren agertzeko, zu zira haren soldadoa, eztadin othoi zure gogotik haren hilzia, jagoiti jalgi, orhituko zira zure hilziaz hala egiten baduzu, zure bizia, zure hilzia, eta zu, hirurak huros, eta benedikatu izanen zirate, baina, neure adiskidia zure jaunak, zure salbatzeko egin dutian mirakulu handiez eta prinzipalki haren hilziaz, ezpazira ardura orhitzen, nola orhituko zira zure hilziaz, eta zure hilziaz ezpazira orhitzen, nola nahi zira onsa bizi, ezpazira onsa bizitzen, nola nahi zira onsa hil, ezpazira onsa hiltzen, nola nahi zira salbatu, den ardura zure gogoan, eta zure bihotzian Jesu-Kristo jaunaren herio, eta pasione dolorosa, onsa bizirik, eta onsa hilik, deabruaren despit, zure arima gaixoa salbatuko da.
Egun batez Franziako Prinze bat, zoin deithatzen