«Orrialde:Tartas 1666.djvu/117»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: bere aita eternalareki batian, egunian behin paseia bazite bide hartan, hanbat sobera izanen zira Jesus haren adeskide eta hura zure, non bizian ohoratu, eta adoratu duzun...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 10:19, 28 apirila 2021 data duena
<116>
bere aita eternalareki batian, egunian behin paseia bazite bide hartan, hanbat sobera izanen zira Jesus haren adeskide eta hura zure, non bizian ohoratu, eta adoratu duzun kurutziak, hilian zure etsaien kontre defendiaturik, gidatuko baitzitu xuxen zeluko resuma handi hartara.
Gure amorekatik, gure salbatzera jin da zelutik lurrera, gure jauna, erran dugun bezala, eta erran dian bezala Apostoliak, Commendat autem charitatem suam Deus in nobis, quoniam cum adhuc peccatores essemus, Christus pro nobis mortuus est, gure Jenkoak, bere ontatzuna, bere xaritatia, eta miserikordia gutan handizki; eta goraki erakhusten du, zeren bekhatore, eta indiñe ginelarik, gugati hil baita.
Jenkoak bazian bertze moienik ere natura humanaren redenzionaren, eta erospenaren egiteko, baina ororen kruelena, eta garratzena hautatu du, zoiña baita herioa, guri bere amorioaren erakusteko, eta gure bihotzen bereganat erakarteko.
Lehenik Jenkoak gizona redemitzen, erosten, eta salbatzen ahal zian, plazer ukhan balu, Per meram condonationem, bere faltaz hari barkhamen du eginik, bere miserikordiaz, eta bere liberalitatez, gizonari bere ogena, falta eta bekhatia barkhaturik, Jenkoa zen ofensatia, gizona ofensazalia, ofensatiak plazer ukhen balu. Ofensazaliari barkhatu bere ofensa, nork zer erranen zian Jenkoaren kontre, edo erranik ere deus zer ansia zukian Jenkoak neoren erranaz, Jenkoa sobera da handi, poderos, eta infinito, non ezpaita obligatu kondurik rendatzera bere akzionez, bere buriari, baizi, oro