<115>
bere hilziaz orhitzeko, Jesu-Kristen herioaz orhitzia, eta haur da ene bigarren arrazoiña, zoinek obligatzen baikutu gure hilziaz orhitzera.
Gugati zonbat urhatz, zonbat jauzi, eta laster egin dian, gure jaunak konsidera ezazu, esperanza dut jauzi eta laster hetan, edirenen duzula, haren herio delorosa, eta ezpazira, judu, edo mairu, orhituko zirela zure hilzeko orenaz, beha zite San Gregorio doktor handiari, nola minzo den gure jaunak gugati egin dutian urhatsez, eta jauziez. De Coelo venit in vturum, de vtero venit in praesepe, de praesepe venit in Crucem, de Cruce venit in sepulchrum, de sepulchro redijt in Coelum. Ecce vt nos post se currere faceret, quosdam pro nobis saltus manifestata per carnem veritas dedit. Zeluti jin da sabelera, sabeletik jin da establiala, establiatik jin da kurutziala, kuruzetik jin da tonbala hobiala, tonbatik itzuli da, eta joan da zelurat; so egizu zonbat laster, eta urhatz egin dian haragiaren pian agertu, eta manifestatu izan den egiak, gure bere ondoan lasterres joan eraziteko.
Neure adiskidia, zure herioaz orhitzeko, gure jaunaren bide luze, urhatz, laster, eta paseiu handi horiez orhit zite, bidia luzeohe bazauzu, pasu orotan nahi ezpazira gelditu, aumens geldi zite kuruzian, han edirenen duzu haren ohia, haren herioa, han edirenen duzu Jesus bat zugati hilik, Jenko gizon bat, eta gizon Jenko bat, zugati urkhaturik, kruzifikaturik, bere besoak zur baten kontre hedaturik, eta itzaturik, bere hoiñak elkharretan gaiñen plegaturik, eta izaturik, zure zorren pagatzen, bere odolaren despendioz, eta zure bakiaren egiten