Orrialde:Tartas 1666.djvu/115

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<114>

prefazioan, pazko denboran. Mortem nostram moriendo destruxit, & vitam resurgendo reparauit.

Gugati zeluti lurrera jautsi da, inkarnatu, egin gizon, hartu arima bat eta gorpitz bat, Birjina ama baten sabel benedikatian, sortu bederatzu hilabeteren burian, onzi sakratu hartarik, bere amaren birjinitatiari ogenik deusetan ere egin gabe, hala nola Profetak erran baitzian lehenago denbora luzez, Ecce Virgo concipiet, & pariet filium, birjina batek konzebituko du, eta sortuko du seme bat, gugati bizi izan da lurrian hogei eta hamirur urtez, egin erran hanitz siño, eta mirakulu dandirik, bere pasione dolorosian odol eta hur izerdi egoitzi, bere buru sakratian ilhoriz koroatu, borreuen eskutik, bost edo sei mila azote ukhaldi rezebitu, tustatu, xofleztatu, ustikataz kolpuz, maredikzionez bete, gosia, egarria sofritu, kurutzia soiñen karreiatu, Kurutzian, Kalbarioko mendi tinian, bi ohoinen artian urekatu, eta kruzifikatu.

Gugati horik oro sofritu ditu gure gidak, gure Kapitano handiak, Jesu-Kristo jaunak, Trinitate saindiaren sekond personak, aita eternalaren seme naturala eta bakoitz.

Neure adiskidia, othoi konsidera ezazu zure jaunaren amorioa, zuganat zonbat handi izan den, orhit zite zugati hil dela, ordian, zu baitzira haren soldadoa, zuk ere behar duzula haren ondoan hil, orhituko zira, eta bidia haur hon edirenen, ezta posible nork ere Jesu-Kristen hilzia eta pasione dolorosa bere bihotzian edukiten baitu, eztadin bere herioaz orhit, eta bekhatu mortaletarik eztezan begira bere arima gaixoa, haur da remedio handi bat,