«Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/311»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: edo zenbait ikusten duzun seinaleri eta iduriri. Halakotz beldurrarekin eta erreberenziaz betherik obra huni hurbildu behar zaizko. Zagotza zure buruari beha, et...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 08:03, 15 apirila 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


edo zenbait ikusten duzun seinaleri eta iduriri.

Halakotz beldurrarekin eta erreberenziaz betherik obra huni hurbildu behar zaizko.

Zagotza zure buruari beha, eta mira zazu noren obraren egiteko botherea eman zaitzun Apezpikuak zure gainean eskuak pausatu dituenean.

Huna, Apez egin zare, eta konsekratua zara meza erraiteko: duzun bada orai artha fidelki eta debozionerekin behar den orduan Jainkoari sakrifizio ofrezitzeaz, eta beha zazu nola jendartean ibilliko zaren nihork zuri tillerik eman gabe.

Zure karga eztuzu arindu, aitzitik amarra hersiago batez loturik zaude zure eginbideari itxekitzeko, eta saindutasun handiago batetara obligatua zare.

Behar da bertute guziek argi dezaten Apeza baitan, eta bertzei bizitze prestu baten moldea eta mirailla erakus diezen.

Apezak ibilli behar du ez jende komunaren erremanguetan, ez mundukoen ohiko trazen arauera, bainan edo Aingeruekin zeruan edo gizon Jainkotiarrekin lurrean.

3. Apeza, tresna sakratuaz jauntsiz gero, da Jesusen ordea Jainkoari othoitz humillak egiteko beretzat eta guzientzat.

Badu aitzinetik eta gibeletik gure Salbatzaillearen gurutzearen Seinalea, haren Pasione sainduaz arduraki othoitzeagatik.

Gurutze aitzinetik darabilla kasulan, Jesusen urratsei erneki behatzeko, eta agudoki jarraikiteko.