«Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/161»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''Hamazazpigarren kapitulua''' Gure artha guzia Jainkoa baithan eman behar dela. 1. Semea, utz nazazu zurekin nahi dudanaren egitera: badakit zeren beharra duzun....) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 11:26, 15 martxoa 2021 data duena
Hamazazpigarren kapitulua
Gure artha guzia Jainkoa baithan eman behar dela.
1. Semea, utz nazazu zurekin nahi dudanaren egitera: badakit zeren beharra duzun.
Zure gogoetak gizonaren gogoetak dire: hainitz gauzaren gainean jujamendu emaiten duzu munduko afekzioneak gogora ekartzen derautzun arauera.
Jauna, egia da zuk diozuna, eta handiago da nitaz duzun artha, neronek har dezakedan guzia baino.
Jauna, erorteko perillean hurbillegi dago, bere buruzko artha guzia zure baitara etxatzen eztuena.
Ezen borondatea xuxen eta tinkaturik badago zure baitan, egizu nitaz plazer duzun guzia.
Ezen zer ere nitaz eginen baituzu eztaiteke onik baizen.
2. Nahi baduzu ilhunbetan nagoen, zarela benedikatua: eta nahi baduzu argitan nabillan, zarela berriz benedikatua.
Semea, horrela behar duzu erran eta egin, nahi baduzu enekin ibilli.
Hain prestik egon behar duzu pairatzera, nola boztera: hain gogotik behar duzu bizi pobre eta behar nola aberatz eta onez betherik.
3. Jauna, gogo handiz pairatuko dut zuregatik zer ere nahi baituzu dathorren ene gainera.
Orobat berezimendurik gabe hartu nahi dut