«Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/155»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Zeinen ere obrek baitziruditen laudatzeko zirela, hek erori dire beheiti, eta Angeruen ogitik jaten zutenak ikusi tut urdeen magintxetan atsegin hartzen. 2. Beraz, J...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 11:15, 15 martxoa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


Zeinen ere obrek baitziruditen laudatzeko zirela, hek erori dire beheiti, eta Angeruen ogitik jaten zutenak ikusi tut urdeen magintxetan atsegin hartzen.

2. Beraz, Jauna, ezta Saindutasunik zure eskua hersten baduzu.

Ezta zertako den zuhurziarik, gelditzen bazare gobernatzetik.

Ezta balio duen indarrik, hari heltzen ezpazaizko.

Ezta kastitate seguraturik, hura begiratzen ezpaduzu.

Geurok gure buruz ahal dagigun guardiak eztu deus balio lagun ezpazaitugu eta gure gainean erne ezpazaude.

Ezen zuk otsirik hondatzen gara eta galtzen, baina bisitatzen gaitutzunean jakiten eta bizitzen gara.

Berdin geurok ezin gaudezke zutik; baina zuk permatzen gaitutzu: epel gare, baina zuk irazekitzen gaitutzu.

3. O zein sentimendu humil eta xipi behar dudan neure buruaz! zein ezdeus estimatu behar dudan, neure iduriz ene baitan den ontasuna ongia eta bertutea.

O zein barrena sartu behar naizen, Jauna, zure ezin sondatuzko jujamenduen azpian, non edireiten baitut enaizela bertzerik ezdeus eta ezdeus baizen.

O ezin jasanezko karga! o ezin iraganezko karga, non ezpaitut nitaz deus ere aurkitzen