Zer duzu arrankuratzeko, gizon ezdeusa?
Bekatore itsusia, zer derrakezu urgoik egiten derautzutenen kontra; zuk hanbatetan Jainkoa ofensatu eta millatan Ifernua merezi izan duzun horrek.
Bainan ene begiak barkatu derautzu zeren zure arima preziosa baita ene aitzinean; zuk ekartzen derautzudan amudioa, ezagut dezazun egin derauzkitzudan ontasunaz eskerrak bihur diatzadatzun, zinezko azpikotasunean eta humiltasunean bethi jar zaitezin eta nihork putruztatzen zaituenean gogotik paira dezazungatik.
Hamalaugarren kapitulua
Jainkoaren jujamendu estalian konsideratzeaz beldurrez urguillu gaitezin gure obra onakgatik.
1. Jauna, zure jujamenduek, ihurziriak bezala darauntsate ene gainean, ikaratzen tutzu ene hezurrak beldurrez eta izialduraz, eta arima harriturik dago.
Banago espantaturik konsideratzeaz zeruak eztirela xahu zure aitzinean.
Baldin kausitu baduzu gaixtakeriarik Angeruetan, eta ezpaiterauezu barkatu, zer eginen da nitaz?
Izarrak erori dire zerutik eta nik erhauts horrek zertaz dut burupe?