«Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/97»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Jesus onetsi behar duzu bera beregain, zeren hura xoilki edireiten baita on eta fidel adiskide guzien gainetik. Behar ditutzu guziak maite izan harengatik eta haren...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 11:22, 12 martxoa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


Jesus onetsi behar duzu bera beregain, zeren hura xoilki edireiten baita on eta fidel adiskide guzien gainetik.

Behar ditutzu guziak maite izan harengatik eta haren baitan, bai adiskideak, bai etsaiak, eta othoitz egin behar diozu guziakgatik, arren hura guziek ezagut eta onets dezaten.

Eztezazula behin ere desira bertzeek lauda eta maita zaitzaten beregainki, zeren hori zor zaio Jainkoari xoilki, zeinak ezpaitu bera bezalakorik.

Eztezazula halaber desira nihor sobera lot dakizun bihotzez, eta zeroni ere etzaitezila amarra nihorenganako amudioaz; baina bego Jesus zure baitan eta arima prestu guzietan.

5. Zarela garbi eta barrenean libro kreaturen kurapillamenduetarik.

Behar duzu billusia, izan eta bihotz garbia Jainkoagana ekarri, nahi baduzu astirik izan eta ikusi zein ezti eta gozo den gure Jauna.

Ordea hori eztuzu egiazki ardietsiko, haren grazia aitzintzen ezpazaitzu eta erakartzen ezpazaitu, xoilla xoillarekin bat egin zaitezintzat, bertze gauza guziak largaturik eta kanporarik.