«Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/81»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: handian ezagunek eta adiskideek utzi dute laidoztaturik. Jesusek nahi izan du pairatu, eta mesprezaturik ibilli, eta zu atrebitzen zare deusez ere arrankuratzera?...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 10:56, 12 martxoa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


handian ezagunek eta adiskideek utzi dute laidoztaturik.

Jesusek nahi izan du pairatu, eta mesprezaturik ibilli, eta zu atrebitzen zare deusez ere arrankuratzera?

Jesusek izan tu kontrakoak eginez eta erranez; eta zuk guziak nahi tutzu adiskide eta ongi-egille?

Nondik koroaturen da zure pazienzia gerta ezpadakizu kontrakorik?

Nahi ezpaduzu atsekaberik pairatu, nolatan izanen zare Jesusen adiskide?

Paira zazu Jesusekin eta Jesusgatik, nahi baduzu Jesusekin errege jarri.

6. Behin zinetan sartu bazine Jesusen bihotzean barrena, eta guti bat dastatu bazendu haren amudiotik, etzenduke gero ansiarik zure ongi edo gaizki izanaz: aitzitik boz zindezke laidoez eta atsekabeez, zeren Jesusen amudioak mespreza arazten baitio gizonari bere burua.

Nork ere Jesus eta egia maite baitu, eta bere baitan egiazki bildurik baitago afekzione desordenatuetarik libraturik, hura errazki itzul diteke Jainkoagana, bihotzez altxa daite bera baino gorago, eta gozoki pausa diteke dezake.