Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/80

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zare eta arrotz, eta eztuzu nihoiz ere pausurik izanen non etzaren Jesusekin osoki bat egina zure barrenean.

4. Zeri zagotza hemen horra huna beha, ikusirik eztela hau zure pausalekua?

Zure egoitza behar da izan zeruan gora, eta iragaitzaz bezala lurreko gauza guziak behatzekoak dire.

Guziak iragaiten dira, eta zu ere orobat.

Begira hei lotzetik eta itxekitzetik, beldurrez atzeman eta gal zaitezin.

Biz zure gogoeta guzia gorena baitan, eta othoitza gelditu gbe bioa xuxen Jesusgana.

Ezin hari bazaitezke gaineko eta zeruko gauzen konsideratzen miratzen, pausa zaite Jesusen Pasionean, eta egon zaite gogotik haren zauri sakratuetan.

Zeren debozionerekin egiten baduzu laster Jesusen zauri eta seinale preziosetara, konsolazione handi bat sentituko duzu tribulazionetan, eta eztuzu hainitz axola izanen munduko mesprezioakgatik, bainan errazki pairatuko tutzu gaizki errailleen hitzak.

5. Jesus bera mesprezatu izan da mundu hunetan zebillanean, eta hura bera behar