Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/79

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ezen hunela dio: nihork maite banau, begiratuko du ene hitza, eta etorriko gare harengana, eta gure egoitza eginen dugu haren baithan.

Emozu beraz Jesusi leku, eta herts diezezu bertze guziei athea.

Baldin Jesus baduzu, aberatz zare eta aski duzu.

Hura izanen da zure beharren bilhatzaille eta ekarle fidela gauza guzietan, hala non ezpaituzu esperanzarik eman behar gizonetan.

Zeren gizonak sarri ganbiatzen dira, eta laster huts egiten dute: baina Jesus bethi ere fidel dago, eta tinketz laguntzen hari da azken fineraino.

3. Ezta fidanza handirik ezarri behar gizon erorkorra eta hilkorra baitan, haren beharra zarelarik eta hura maite duzularik: eztuzu ere hainitz tristezia hartu behar, batzutan jartzen bada zure kontra.

Egun zure alde direnak bihar egin diazakezute kontra; eta egun zure kontra direnak bihar jar ditezke zure alde, zeren maiz itzultzen baitira dire haizea bezala.

Ezar ezazu zure fidanza osoa Jainkoa baitan, eta biz hura zure beldurtasuna eta amudioa.

Berak ihardetsiko du zuretzat, eta eginen du hobekien den bezala.

Eztuzu hemen bethi dirauen hiririk edo egoitza segurik, eta non ere baitzaude kanpoko