«Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/60»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: O gizonaren bihotz tontoa eta gogorra, oraiko gauzak xoilki baitarabiltza gogoan eta ethorkizunekoei ezpaiteraue geiago aitzinetik behatzen. Zure obra eta gogoeta guz...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 09:41, 10 martxoa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


O gizonaren bihotz tontoa eta gogorra, oraiko gauzak xoilki baitarabiltza gogoan eta ethorkizunekoei ezpaiteraue geiago aitzinetik behatzen.

Zure obra eta gogoeta guzian behar zinatezke gobernatu, egun edo berehala hil behar bazine bezala.

Konzienzia ona bazendu etzinateke herioaren hainitz beldur.

Hobe lizate bekatuetarik begiratzea herioari ihes egitea baino.

Egun preparatu ezpazare, nolatan izanen zare bihar?

Biharko eguna ezta segura, eta nondik dakizu ea biharamunik izanen duzunz?

2. Zer probetxu luzeki bizitzeaz hain guti ontzen garenaz gero?

Ah! bizitze luzeak ezgaitu bethi ontzen, aitzitik gure faltak hainitzetan emendatzen tu.

Aigine mundu hunetan egun batez bedere prestuki ibilli.

Hainitzek kondatzen tuzte Jainkoagana itzuli diren geroztiko urtheak, hainitzetan ordea hekin oneramenduaren probetxua aphurra da.

Izigarria bada hiltzea, naski perillosago izanen da luzeki bizitzea.