«Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/51»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Ilkite alegerak hainitzetan bihurtze tristea dakarke: eta arratseko bezpea arraiak biharamuneko goiza ilhun egitea du. Halaber haragizko plazer guzia eztiki sart...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 09:32, 10 martxoa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


Ilkite alegerak hainitzetan bihurtze tristea dakarke: eta arratseko bezpea arraiak biharamuneko goiza ilhun egitea du.

Halaber haragizko plazer guzia eztiki sartzen da, bainan azkenean ausikitzen du eta herioa emaiten.

Zer ikus dezakezu bertzeetan, hemen eztakusanik? Huna lurra, zerua eta elementak; hetaz gauza guziak eginak dire.

8. Zer dakuskezu nihor ere, denbora luzez ahal dagokeienik iguzkiaren azpian?

Agian uste duzu ase zaitezkeiela, bainan zein eginen zare.

Munduan den guzia begien aitzinean bezendu ere, zer lizate ikuste alferrik eta banaloriazkorik baizen?

Alxa gora begiak Jainkoagana eta othoiz egizu zure banaloriak banalorisaleentzat; zure beha zazu Jainkoak manatuetara.

Zerra zazu athea zure gainean eta deitzazu zuregana zure Jesus maitea.

Zaude harekin zure gelan, zeren eztuzu nihon ere halako bakerik edirenen.

Ilki ezpazine eta enzun ezpazendu munduko elheberririk, hobeki egonen zinen bake onean.

Ordea atsegin duzunaz gero noizpait berriak enzuteaz, hekgatik behar duzu bihotzeko asaldua pairatu.