«Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/19»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Laket bekizu humillekin eta sinpleki, debotekin eta aztura onetakoekin, eta hekin artean minza zaite gauza sainduez. Etzaitezila treba familier noiz den emakumerekin, ba...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 13:00, 9 martxoa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


Laket bekizu humillekin eta sinpleki, debotekin eta aztura onetakoekin, eta hekin artean minza zaite gauza sainduez.

Etzaitezila treba familier noiz den emakumerekin, bainan emazte prestu guziak orobat gomenda diotzotzu Jainkoari.

Duzun desira Jainkoarekin xoilki eta haren Angeruekin familier izaiteko, eta ihes egizu gizonen ezagutzatik.

2. Karitate behar da guzien aldera, bainan guziekin trebe izaitea ezta on.

Batzutan gertatzen da norbait ezagutua eztenean ongi aiphatzen dela bere omen onagatik, eta berak jendartean sarturik lanbotzen dituela ikusten dutenen begiak.

Zenbait aldiz iduri dagoku bertzeei egiten derauegula atsegin hekin artean sartzeaz, eta orduan hasten gare hei higoitzen gure aztura gaixtoak konsideratuz.


Bederatzigarren kapitulua


Obedienziaz eta azpiko jartzeaz.


1. Guztiz gauza handia da obedienzian egoitea, superior baten azpian bizitzea, eta bere burua ez izaitea bere eskuko.

Hagitz segurago da azpiko izaitea, nausi eta kargudun baino.