«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/321»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Zergatik behar diogun geure etsaiari barkhatu eta amorio eduki. Lehenbiziko arrazoina: zeren Jainkoak manatzen baitu Kap. XXVIII 213 Erran dugu zenbat kalte egiten...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 08:25, 14 uztaila 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<321>

Zergatik behar diogun geure etsaiari barkhatu eta amorio eduki. Lehenbiziko arrazoina: zeren Jainkoak manatzen baitu


Kap. XXVIII


213 Erran dugu zenbat kalte egiten duen mendekatzeko desira desordenatuak, eta handik sortzen den gaitzerizkoak; ibeni dugu, halaber, zenbait erremedio eta konsiderazino ez haserretzeko, mendekuen utzteko eta koleraren iraungitzeko.

Bada, orai behar da jakin eta konsideratu, materia hunetako ponturik prinzipalena: ea nola behar dugun geure etsaiaren alderakotzat gobernatu; behar dugunz etsaia onhetsi ala gaitzetsi.

Eta baldin onhetsi behar badugu, ea zergatik, zer kausaz edo arrazoinez behar dugun onhetsi.

Lehenago, Lege Zaharrean, legea gaizki aditurik, etzedukaten bekhatu etsaiaren gaitzestea. Zeren nola legeak manatzen baitzuen adiskideak onhets zitzatela, eta etsaiez ezpaitzuen deus erraiten eta konturik egiten, handik atheratzen zuten, beraz, etsaiak gaitzets