«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/241»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Hala egin behar dugu, bada, guk ere. Orai sendo gareino gehienik, baina gero eritasunean eta hiltzerakoan ere, egin behar dugu ahal dagiguna. Igor dezagun aitzinetik, eta...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 16:59, 10 uztaila 2020 data duena
<241>
Hala egin behar dugu, bada, guk ere. Orai sendo gareino gehienik, baina gero eritasunean eta hiltzerakoan ere, egin behar dugu ahal dagiguna. Igor dezagun aitzinetik, eta daramagun geurekin ere.
Baina erremusinak, eta bertze obra on miserikordiazkoak, eta borondatezkoak utzirik, zeren ezpaita hetan hanbat peril, mintza gaitezin hurreneko kapituluan obra justiziazkoez eta obligazinozkoez, eta dakusagun nola guztien gainetik heken geure eskuz egitera, ondokoetara utzi gabe, garen obligatu.
Nola obra obligazinozkoak, konzientziaz zor ditutzunak, ondokoetara utzi gabe, zerorrek egin behar ditutzun
Kap. XVIII
162 Baldin obra miserikordiazkoak, nola baitira probeen faboratzea, biluzen beztitzea, gose eta egarri denari jatera eta edatera emaitea, batbederak, berak bere eskuz, bizi dela, irabazi handirik egitekotz, egin behar baditu: zenbatenaz berak bere eskuz, ondokoetara utzi gabe, egin beharkoitu obra obligazinozkoak, justiziazkoak