«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/351»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: karrozan edo kotxean ibili zirela, eta han bere jokoa jokatu zutela. 233 Hala Henriko, izen hunetako zortzigarren, Ingalaterrako erregeak ere, bere emazte prestua utzi...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 15:31, 10 uztaila 2020 data duena
<351>
karrozan edo kotxean ibili zirela, eta han bere jokoa jokatu zutela.
233 Hala Henriko, izen hunetako zortzigarren, Ingalaterrako erregeak ere, bere emazte prestua utzirik, bere alaba bastarta, bertzeren emazteaganik egina, hartu zuen emazte. Eta handik bere burua eta bere erresumako giristinotasun guztia galdu zituen (Petrus de Ribadeneira, lib. 1 Histor. Anglica., cap. 7).
Bada bertzerik ere hunelako kasurik, eta exenplorik anhitz, gaitz bailizateke, laurdenen ere kontatzea. Asko da jakitea, behin behar ezten amorioa jaunduz gero, eztela legerik begiratzen, eta ez den ahaikoarik hurkoenaz ere konturik egiten. Zein baita haragiaren bekhatuak egiten duen bigarren kaltea.
Hirurgarren kaltea da: ezta arnegurik, juramenturik, eta ez falseriarik, emaztetan itsutua dagoen batek eztaidikeienik, eta ez gezurrik ere erran eztezakeienik. Handik harat, hala itsutuz gero, lehen hitz onetako eta egiati zirenak, egiten dira gezurti, arnegari eta juramentutsu. Zeren bere desiren histeagatik prometatzen dute anhitz, egiten dute mila juramentu; baina gero, nahi dutena iragan dutenean, eztute konturik egiten, eztute deus konplitzen, guztiak hautsteintuzte. Eta hala etzen lehenagoko jentilen artean