<350>
bat ikhusten zuenean, harekin ere, naturaleza bera ere narda den bezala, segituz gero, azkenean bere ama propioaz amurustu zela: bere ama bera, zeinen sabeletik iltki baitzen, demandatu zuela. Eta hartaraz gero, emaztea bera ere komunzki airatzen, kilikatzen eta gogoetan lurrera beha jartzen da. Zeren materia hunetako pilotu on batek dioen bezala: Illa est casta, quam nemo rogavit (Ovid. El. 2). Nehork orhoitu eta othoitztu eztuena, da kasta, garbi eta prestu. Anhitzetan hazteintu osoki oiloak bere xito guztiak, mirua oldartu gabez. Anhitz egur eder gelditzen da oihanean ekharlerik gabez. Jarraitunik izan eztuena, mandaturik edo salhorik egin etzaikana, nehork ernatu, orhoitu eta behartu eztuena, erran ahal diteke segurki bere ohorean dagoela, eztela erori, eta ez linburtu. Baina demandatuz gero, oldartuz gero, bulkhatuz gero, eta gai denak gai denari, bere moldean, paradan, okhasinoan, denboran eta sekeretuan nabarbentziarik gabe aditzera emanez gero, peril da, baldin xoil gogor ezpada, bera dadin, linbur dadin, amora dadin. Eta demandatua izaite hura, hartakoa dela eta ederra dela enzute hura, eder iduri dakion. Bada, Neronek bere amari mandatua egin zioen, eta ama ere etzen munduko emazterik prestuena; beraz, periletan izan ziren. Eta bada erraiten duenik, biak