<352>
halako eta hartako juramentuez konturik egiten. Halako moldez, ezen ethorri baitzen Platon erraitera, jainkoek ere disimulatzen zituztela amurusen juramentuak eta promesak (Alexander ad Alexandro, lib. 5, cap. 10; Plato, lib. 5 de amore). Eta egungo egunean ere, ezta halako juramentuetan zer sobera fidaturik. Zeren amurus itsutuak, bere plazeren ondoan dabiltza, eta ez bere promesen edo juramentuen konplimenduaren. Zein baita haragiaren bekhatuak egiten duen hirurgarren kaltea.
Haragiaren amorio desordenatuak egiten duen laurgarren kalteaz: amoltsu eta bakezko zirenak, egiten baititu kruel eta gerlati
Kap. XXXIII
234 Amorio desordenatuak hanbat kalte egiten du, non behin hark itsutuz gero, amoltsu eta bakezko zirenak ere, egiten baititu anhitzetan bere desiren konplitzeagatik, traidore, bihotz gogor, kruel eta erhaile.
Errege Dabid, lehen hain saindu, bihotzbera eta miserikordios zena, eta bere etsaiei ere bethi ongi egiten eta barkhatzen hari zeiena, egin zen azkenean hain diferent